Esperientzien sistematizazioa tresna oso erabilgarria da giza/gizarte eraldaketako esperientzia baten historia era kritikoan biltzeko. Sistematizazio hau prozesua berregitean datza, alderdi garrantzitsuak behatuz. Honen helburua analisi horretatik ikasketa erak ateratzea da, antzeko prozesua aurkezten dutenei aholkuak eskaini ahal izateko.

 MedicusMundiBizkaia taldearekin gabiltza lanean “Kalitatezko eta ekitatezko osasun sistema publikoaren sendotzea eskubide sexual eta ugalketa eskubideen jarduerarako eta genero indarkeria murrizteko Erdialdeko Amerikan” izeneko programa sistematizatzen. Horretarako urtebete eta erdiko lana egin genuen Honduras eta Guatemalako hamar mugimendu sozial eta instituziorekin.

Sistematizazioaren bidez hiru esparrutan nabaritu zen hobekuntza: “emakumeen edo feministen antolakuntzen indartzea” programaren eragina edo inpaktua; estatuaren eta talde feminista edo emakume talde hauen arteko harremanaren funtzionamendua; eta eskubide sexual eta ugalketa eskubideen defentsan eta genero indarkeriarekin bukatzeko eraiki eta aplikatu diren politika publikoen harremanaren inpaktua.

Prozesua oso bizia eta atsegina izan zen. Gainera, fenomeno konplexuen ulermenean aurrerakuntza itzela ahalbidetu du, eta espero dugu beste elkarteetako lanean lagungarria izatea ere, haien lana inspiratzeko.